Hilaren 30ean bukatzen da informatika ikastaroetako izenemate epea

Mireia Bikuña 2009ko urtarrilaren 23a

Interesatuek Garapen Ekonomiko, Enplegua eta Merkataritza batzordean, Ikas Hiru akademian edo 943 78 31 telefonoan eman dezakete izena.

Urtarrila, otsaila eta martxo artean zazpi ikastaro egingo dituzte: ofimatika oinarrizko ikastaroa, ofimatika sakontze ikastaroa, photoshop oinarrizko ikastaroa, linux eta openoffic, Zure gauzak nola antolatu, Erosketak Internet bidez, Ikasi zure argazkiak bideora pasatzen. Ikastaroak lau eta 30 ordu artekoak dira, eta eskolako egunak eta orduak ikasleen eta Ikas Hiru akademiako irakasleen artean adostuko dituzte.

Ikastaro gehiago aurrerago

Martxotik aurrera beste hainbat ikastaro egin gura dituzte.  Mekanografiaren, autocaden, blogen eta biruskontrakoen gaineko ikastaroak egingo dituzte, besteak beste.
Bestalde, ordenagailuan mantenuaren eta konponketaren gainean 30 orduko ikastaroa egin asmo dute. Era berean, etxeko sarea sortu eta nolakonfiguratzen den erakutsiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak