Hilaren 29an eta 30ean egingo dute Gabonetako haur parkea kiroldegian

Mireia Bikuña 2008ko abenduaren 23a

Zubikoako kantxa berdean jarri dute parkea 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Bi motako sarrerak jarriko dituzte salgai: egun osoko sarrera lau eurotan salduko dute, eta egun erdikoa, 2,5 eurotan.

Bestalde, ur jokoak egingo dituzte kiroldegiko igerilekuan, urtarrilaren 2an 16:00etatik 18:00etara; eta urtarrilaren 3an 10:00etatik 12:00etara. Txirristak eta bestelako jokoak jarriko dituzte igerileku handian, eta hainbat joko igerileku txikian. Ur jokoak daudenean igerilekua itxi egingo dute erabiltzaileendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak