Unibertsoaren sorrerari buruzko berbaldia egingo da

Maider Arregi 2007ko abenduaren 20a

Ilatargi Astronomia Taldeak Unibertsoaren sorreraren gaineko berbaldia egingo du Kultura etxean, hilaren 27an izango da 19:00etan.


Oñatiko Udalaren laguntza izan du Ilatargi Astronomia taldeak, datorren ostegunean, hilaren 27an, eskainiko duen La Evolución del universo y el origen de la vida deritzon hitzaldia antolatzeko. Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundeko ikertzaile batek eskainiko du hitzaldia; Jesús Martín Pintadok, alegia. Kultura etxean izango da, esan bezala, abenduaren 27an arratsaldeko zazpietan.


Unibertsoaren sorrera, garapena, eta bizitzaren sorrera ezagutzea, gizakiaren erronka handienetarikoak izan dira beti. Galdera horiei erantzunik emango ez badie ere, Martín Pintado ikertzaileak, bizitzaren sorrerara arte unibertsoak jasandako eboluzioaren gaineko berbaldia egingo du eta lurrean bizia sortu aurretik unibertsoak izan zuen eboluzio kimikoaren gainean ere arituko da. Aukera bikaina, gure jatorriaren gainean zertxobait ikasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak