Hilaren 21ean inaguratuko dute kiroldegiaren zati berria

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ira. 5a, 17:56
Betiko tokitik sartuko da gero ere; sarreran bi tornu jarriko dituzte, gune bustira edo lehorrera joateko.

Irailaren 21ean inauguratuko dituzte Zubikoa kiroldegiaren instalazio berriak. Eraikin berriak bi gimnasio eta areto futbola, saskibaloia zein eskubaloian  jokatzeko balio duen kantxa bat, aldagelak eta komunak izango ditu. Taberna berria ere eraikinaren zati berrian egongo da gero. Bi urte iraun dute obrek.

Sarrera, zaharretik
Instalazio berriak zabaltzen dituztenean ere, orain arteko tokitik sartuko da Zubikoa kiroldegira. "Harrerako mahaia tokiz aldatuko dugu eta bi tornu jarriko ditugu, bat igerilekuetara sartzeko eta beste instalazio lehorretara joateko, baina sarrera betikoa izango da, bai", dio Gerardo Eskarza kirol teknikariak. Bestalde, orain taberna dagoen tokian karatea egiteko gela egongo da eta taberna berria, oraingoa baino txikiagoa, eraikin berrian egongo da. Bazkaltzeko edo afaltzeko plater konbinatuak ere emango dituzte taberna berrian.
Instalazio berriekin batera, aparkaleku berria ere inauguratuko dute.

Gaur egun 1.200 erabiltzaile ditu Zubikoak egunero, astelehenetik egubakoitzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak