Hilaren 15ean egingo dute herri mailako arrantza txapelketa

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 5a

Pago Uso elkartek antolatutako txapelketan parte hartzeko bi baldintza bete behar dituzte arrantzaleek, federazioko txartela eta arrantzarako baimena eguneratuak izatea, hain justu ere. Parte-hartzaileak hiru mailatan banatuko dituzte adinaren arabera: infantilak (14 urtekoak), gazteak (15-18 urte artekoak) eta helduak (18 urtetik gorakoak).

Parte-hartzaileek izenematea bi modutara egin dezakete: alde batetik, Pago Uso elkartean eman dezakete izena, ekainaren 11n, 12an eta 13an, 20:00etatik 21:00etara; edo beste alde batetik, Nicolas Ugarte ileapaindegira jo dezakete, egunero.

Kuota erdibana

Txapelketako kuota erdibana ordainduko dute arrantzaleak eta Pago Uso elkarteak. Infantil mailakoek lau euro ordaindu beharko dute, eta beste lau euro elkarteak. Ostera, gazte eta helduen mailetakoek, 15 euro ordainduko dute, eta Pago Usok, 10 euro.

Arautegia

Indarrean dagoen Euskadiko Federazioko Arrantza Arautegia erabiliko da puntuaketa egiteko. Hala, 250 puntu emango dituzte 22 zentimetro baino gehiagoko amuarrain bakoitzarengatik, eta puntu bat amuarrainak pisatzen duen gramo bakoitzeko. Berdinketaren kasuan, kontrolera iristen den lehenak irabaziko du. Kontrol gunea, San Pedroko plazatxoan, Etxe Aundi jatetxearen aurrealdean egongo da.
Aurreko txapelketen antzera, garaikurrak eta hainbat sari banatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak