Hijos de Juan de Garay enpresak erregulazio espedientea bideratuko du

Ubane Madera 2008ko abenduaren 9a

Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresak iragarri du enplegu erregulazio espedientea bideratu behar duela. Oraingo astean hasiko dira enplegu erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzen enpresa batzordearekin, Juan de Garay enpresako ordezkariek emandako azalpenen arabera, gura dutelako adostasunaren bidetik gauzatzea ERE-a.

Joan den egubakoitzean jakinarazi zion enpresak asmo hori enpresako batzordeari. Emandako azalpenen arabera, automobilgintza da Hijos de Juan de Garay enpresaren gaur egungo bezerorik inportanteena; bigarrena, berriz, eraikuntza da. Eta bi sektoreek jasaten dabiltzan krisiak eragina du Oñatiko enpresan.

Lantalde osoarendako EREa

Hori horrela, oraingo astean hasiko dira enplegu erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzen enpresa batzordearekin, Juan de Garay enpresako ordezkariek emandako azalpenen arabera, gura dutelako adostasunaren bidetik gauzatzea ERE-a. Erregulazio horrek lantalde osoarengan eragingo duela iragarri dute.

Hijos de Juan de Garay enpresa negozio familiarra da. XIX. Mendean abiarazita, gaur egun 384 langile ditu eta Oñatin dago lantegia, 70.000 metro karratukoa. Ordezkaritzak ere baditu nazioartean: Frantzian, Alemanian eta Portugalen, hain justu.

Hasierako urteetan pospoloak, txanponak eta besteak beste, guardasolendako materiala egin izan dute, baina 2003tik hona automobilgintza da jarduera nagusia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak