Iradokizunak ere bai
Bestalde, udal zerbitzuek egiten duten lana baloratu beharko dute herritarrek; besteak beste, Udalak lanpostuak sortzeko egiten duen lana, gazteendako antolatzen dituzten ekimenen kalitatea edo kanpoko enpresak erakartzeko egiten duten lana baloratu beharko dute.
Galderak erantzuteaz gain, etxean inkesta jasotzen dutenek iradokizunak egiteko aukera izango dute.