Herritarrek zerbitzu publikoak nola baloratzen dituzten jakin gura du Udalak

Miren Arregi Amasorrain 2009ko mai. 28a, 19:38
Herritarrei eragiten dieten politika publikoen gaineko inkesta egiten ari da Gizaker enpresa Oñatin. Foru Aldundiaren eta Oñatiko udalaren hitzarmen baten ondorio da inkesta hori, eta behin emaitzak lortuta, udalak bere politiken balorazioak jaso eta herritarrek dituzte kexa eta aholkuen bitartez arazo horiek konpontzen ahaleginduko da. Hirigintzaren, Kirolaren, gizarte zerbitzuen, udal langileen, kulturaren, alkatearen beraren, eta beste hainbat zerbitzuren gainean galdetuko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oñatiko udalaren arteko hitzarmen batetik sortu da herrian politika publikoen gaineko galdeketa egiteko ideia. Herri partaidetza bultzatzea da helburuetako bat, eta bigarrena, herritarrei eragiten dieten politika publikoak ardatz, horien gogobetetasun maila neurtu eta horietatik ondorioak ateratzea.

Ez da, baina, herrian egiten ari diren galdeketa bakarra. Aurrez, Siadeko enpresaren ardurapean, bidegorrien gaineko inkesta ere egiten bait diardute herrian.

Bi modutan egiten ari dira inkesta hori; batetik, telefono bidez, herriko hainbat etxetan egingo dituzte galdeketak, eta hor, 47 galderari lotuta, udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoen gaineko iritzia jasoko dute.  Bestetik, herriko etxe guztietara 12 galderaz osatutako inkesta  bidali da. Telefonoz egingo denaren osagarri izango da hura, eta hor, era orokorrago batetan, udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztien gaineko galdeketa orokor bat egiten da.

Gizakerrek telefonoz egingo dituen galdeketak, dira, baina, inkestaren ondorioen oinarri izango direnak, eta horiek, behin fidagarritasuna lortu arte egingo dituzte, kopuru zehatzik aurrez zehaztu gabe.

Aipatu moduan, arlo guztiak galdetuko dituzte inkesta, eta horren barruan, bidegorrien gaineko galderak egiteko ere aprobetxatuko dute.

Ekaina bukaerarako amaituta eta ondorio nagusiak aterata izango ditu Gizaker enpresak, eta ondoren, Foru Aldundiak, inkesta egiten ari diren gipuzkoako 10 herriak batuko ditu, bakoitzari, ateratako ondorioak, eta ondorio horien araberako aholkuak emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak