Herriko ume eta gaztetxo guztiendako emanaldiak izango dira aste bukaeran

Maider Arregi 2007ko abe. 13a, 16:58
Herri Eskolako Guraso taldeak pailazoen emanaldia antolatu du zapaturako. Elkar Hezik, berriz, antzezlana antolatu du gaztetxoendako Santa Ana antzokian.


Urtero bezala, aurten ere, Errekalde Herri Eskolako Guraso Taldeak Gabon aurreko ikuskizuna antolatu dute. Aurten, Korri eta Xalto pailazoen Show berria prestatzen ikuskizuna izango da herriko ume eta gaztetxoendako. Sarrera doakoa izango da. Abenduaren 15ean, zapatuan, 17:00etan eskainiko da pailazoen ikuskizuna Institutuko areto nagusian.
Emanaldiaren ostean, gaztaina erreak eta merienda banatuko zaie bertaratzen diren gaztetxo eta umeei. Hala, Guraso Taldeak, pailazoen emanaldira joateko gonbidapena egiten die herriko ume guztiei.

Robin Hood, mitoa

Robin Hood, Mitoa antzezlana izango da ikusgai zapatuan, abenduaren 15ean. Gorakada taldearen ikuskizun 17:30ean Santa Ana aretoan izango da ikusgai. Elkar Hezik abenduko kultura egitarauaren barruan antolatu du antzezlan hau. Aktoreez eta txotxongiloez osatutako ikuskizuna da Robin Hood, Mitoa. Bertan, Robin Hood pertsonaiaren abenturak eta nondik norakoak kontatuko dira. Baita bere abenturen lagun zituenen kontuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak