Herriko plaza mozorroz bete zen atzo Aratusteak agurtzeko

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 25a

Eguneroko jantziak kendu eta mozorroak jazteko eguna izan zen atzo. Aratusteetako azken egunean kolorea izan zen nagusi herriko plazan eta kiroldegiko pilotalekuan. Txikienak Zubikoako frontoian elkartu ziren Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen emanaldia ikusteko. Ondoren, Parrokiako Misio Taldeak egindako txokolatea jatekoa aukera izan zuten plazara hurbildutako guztiek. Txorimaloak eta buruhandiak ibili ziren kalerik kale txistularien laguntzarekin. Afaltzera joan aurretik disko festa egon zen plazako kioskoan. Gauean helduak irten ziren kalera, eta tabernak girotu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak