Herriko kirolari gazteek eskola kirolaren azken jaian parte hartuko dute bihar

Mireia Bikuña 2010ko eka. 18a, 13:49
Ikasturtean zehar eskola kirolean ibili diren neska-mutikoek, gurasoek eta arduradunek amaiera festa egingo dute kiroldegiko kantxa berdean. Gainera, 36. Udaberri Txapelketari dagokion sari banaketa ekitaldia egingo dute. Talde onenak sarituko dituzte, baina neska-mutiko guztiendako sariak egongo dira.

Jaia bukatzeko, luncha

Amaiera festa 09:15ean hasiko dute gurasoek. Eurek izan dira eskola kirolean parte hartu duten taldetako arduradunak. 10:30era arte jokoak egingo dituzte. Jarraian, sari banaketa ekitaldirako prestaketa lanak egingo dituzte. Sariak, 11:30ean banatuko dituzte. Festa bukatzeko, 13:00etan, luncha egingo dute parte-hartzaile guztiekin.

Urrian hasten dira

Udako oporren ondoren eta Sanmigelak bukatuta hasten dute eskola kirola programa herriko ikastetxetan. 5 urtetik DBHko laugarren mailara arteko umeek eta gazteek askotariko kirol ekintzak egiten dituzte. 2009-10 ikasturtean 542 neska-mutiko ibili dira eskola kirolean: 252 Txantxiku Ikastolakoak; 145 Elkar Hezi eta Mikel Aozaratza ikastetxetakoak; eta 145 Errekalde Herri Eskolakoak eta Zuazolakoak.
Neska-mutiko batzuek zapatuetako partiduetara joaten dira bakarrik; beste batzuek, aldiz, astegunetan egiten dituzten entrenamenduetan parte hartzen dute. Horietan ikasten dituzte kirol bakoitzari buruzko oinarrizko arauak.

Gurasoen lana

Ikastetxe bakoitzak eskola kiroleko koordinatzaile bat du, eta eurek antolatzen dituzte aste bukaerako partiduak. Dena den, gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da. Eurek dira taldeen arduradunak, banaka edo binaka. Zapatuetako partiduetan jokalarien kontrola egiten dute. Jokalariak animatu, kirol bakoitzaren oinarriak gogorarazi eta aldaketak egiten dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak