Herriko autobus geltokiak berritzeko laguntzak

Mireia Bikuña 2008ko uzt. 21a, 11:27
Zubillaga, Olabarrieta eta Unibertsitate Etorbideko geltokiak egokitzeko lanak egiteko laguntza eskatuko dio Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Zubillaga eta Olabarrietako lau geltokietan –auzo bakoitzean bi geltoki–, informazio zutoinak jarri gura ditu Udalak. Bestalde, Unibertsitate Etorbideko autobus geltoki nagusian dagoen markesina berritu gura dute. Baina, Diputazioak garatutako markesina jarri ordez, egun dagoen zurezko markesinan hobekuntza lanak egitea proposatuko dio Aldundiari; besteak beste, geltoki horretan jartzeko diseinatu zuten-eta. Lanok egiteko ia 21.000 euroko aurrekontua egin du Udalak, eta orain laguntza eskatuko dio Diputazioari.

Bidaiarien linea erregularrak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren bidaiarien errepideko linea erregularretako autobus geltokiak berritzeko hainbat laguntza emango ditu; hain zuzen ere, Diputazioak garatuako markesina bakoitzeko 18.000 euro; beste eredu bateko markesina bakoitzeko 10.000 euro; seinalizazio zutoin bakoizeko 5.000 euro; eta bazterleku bakoitzeko 9.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak