Herriko 38 dendak jaso dute Udalaren laguntza alarmak jartzeko

Maider Arregi 2007ko urtarrilaren 9a

Iazko martxoan Oñatin izandako lapurreten ondoren, alarmak jartzeko laguntzak agindu zizkien Udalak herriko dendari eta ostalariei: instalazioaren kostearen %50, edota lehenik alarma edukiz gero, urteko mantenimendu kuotaren %85a. Establezimenduko 200 euro gehienez beti ere.

Batera edo bestera, guztira 38 komertzio izan dira Udalaren laguntza jaso dutenak 2006an. Udalak, Turismo eta Garapen Agentziaren bitartez  6.678 euroko inbertsioa egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak