Herri Eskolako atezainaren etxea errentan emango dute

Mireia Bikuña 2009ko urt. 7a, 16:56
Deialdia egin baino urtebete lehenagotik Oñatin erroldatua egotea; jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea; eta adinez nagusi izatea dira lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Kontzerjearena bezala ezagutzen duten etxea alokairuan hartu gura dutenek, hilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskaerak udal bulegoetan.

Bestalde, epaimahaiak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan aukeraketa egiteko: alde batetik, euskaraz jakitea, garbitasun zebitzuetan eta mantenuan egiaztaturiko esperientzia, eta eskatzailearen formazioa. Besteak beste, Lanbide Heziketako erdi mailako modulua, lanerako prestakuntza ikastaroak eta lanbide hastapeneko tailer orduak baloratuko dituzte.

Egin beharreko lanak

Herri Eskolako atezainaren etxea errentan hartzen duenak ez du hileroko errenta dirutan ordainduko. Ostera, ikastetxearen eraikinean maizterrak egin behar dituen lanen bidez ordainduko ditu. Egin beharreko lanak 400 eurotan finkatu dute udal arduradunek. Horregatik guztiagatik, egin beharko dituen lanetan formazioa eta esperientzia izatea baloratuko dute epaimahaiko kideek. Deialdian argitaratutako irizpide guztiak kontuan hartuta egingo dute zerrenda eta eta bost urteko kontratua egingo diote puntu gehien lortzen dituen hautagaiari. Eskatzaileen artean berdinketarik balego, egoera ekonomiko larrienean nor dagoen aztertuko lukete. Gizarte Ongizate departamentuak eman luke egoeraran gaineko irizpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak