Herri Eskolak gela berria dauka

Maider Arregi 2007ko azaroaren 7a

Oñatiko Herri Eskolak bi urteko umeendako gela berritu eta egokitu du. Ikasle, guraso eta irakasleen eskaerari erantzunez, eguneroko beharrak asetzeko asmoz egin dute berrikuntza. Hala, aretoa gela bakar batean edota bi gela desberdinetan banatu daiteke. Komuna eta ume txikiendako aisialdi gela ere bertan jarri dituzte. Haur Hezkuntzako lehen mailan matrikulatutako 28 umeendako areto argitsu, zabal eta alaia bilakatu da egokitutako gela.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak