Herri Eguneko tabernaren ardura hartzeko deialdia zabaldu du Kultura sailak. Dirua irabazteko asmorik ez duen herriko edozein taldek eman dezake izena. Baldintza bakarra da gutxienez 30 lagun izatea taldean egun horretan lana egiteko.
Adjudikazioa bi urtetarako da (2007-2008), beste bi urtera luzatzeko aukerarekin. Izena kultura etxean eman behar da eta uztailaren 20a da azken eguna. Talde bat baino gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo dute.