Herri Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

Mireia Bikuña 2010eko irailaren 21a

Guria, Umerez, Antton, Arrano, Izarraitz eta Olakua tabernetan eros daitezke 19 eurotan. Menua izango da: marmitakoa, arkumea txilindron erara, hostopil tarta ananarekin, kafea eta kopa.


Urriaren 2an egingo duten herri bazkarirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Herri Eguneko bazkarirako 1.000 txartel jarri dituzte herriko sei tabernatan: Guria, Umerez, Antton, Arrano, Izarraitz eta Olakua tabernetan. Txartelak 19 eurotan saltzen dituzte. Menua izango da: marmitakoa, arkumea txilindron erara, hostopil tarta ananarekin, kafea eta kopa.
Herri bazkaria kiroldegiko kantxa berdean egingo dute, 14:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak