Herri Eguneko bazkarirako txartelak salgai astelehenetik aurrera

Mireia Bikuña 2009ko irailaren 16a

Hain zuzen ere, Izarraitz, Arrano, Guria, Anton, Umerez eta Olakua tabernatan. Bazkarirako txartekal 18 eurotan salduko dituzte. Guztira, 1.000 txartel jarriko dituzte.

Herri bazkariko menua

Kiroldegiko kantxa berdean egingo duten bazkarirako menua zehaztuta dute: patatak errioxar erara, arkume txilindron erara, hostopil tarta piñarekin, kafea eta kopa. Bazkaria 14:30ean hasiko dute.
Bestalde, Herri Egunerako egitaraua gertu dute. 10:30ean, Unibertsitate Etorbidean askotariko animalien erakusketa eta lehiaketak egingo dituzte. Gainera, gazta lehiaketa, eta lore, landare eta artisau erakusketak egingo dituzte.
Eguerdi alldera, sagardo dastaketa egingo dute plazan. Guztira, 24 sagardotegik hartuko dute parte. 18:00etan herri kirol jaialdia egingo dute plazan. 19:30ean Esnalen Salbea abestuko dute parrokian Oñati Abesbatzak eta Parrokiako koruak. Herri Eguneko musika doinuak Amaiur taldeak jarriko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak