Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hain zuzen ere, sei tabernetan jarri dituzte: Izarraitz, Arrano, Guria, Anton, Umerez eta Olakua tabernetan. Era berean, kultura etxean eros daitezke 16:30etik 20:30era. Txartelak 17 eurotan jarri dituzte salgai. Menua izango da: patatak errioxar erara, arkumea txilindron erara, hostopil tarta ananarekin, kafea eta kopa. Guztira, 750 txartel jarri dituzte salgai. Herri bazkaria kiroldegiko kantxa berdean egingo dute 14:30ean hasita.