Herri Eguneko argazkiak

Usoa Agirre

Zapatuan, eguraldia, hasieran, lagun ez izan arren, Herri Egun arrakastatsua ospatu zuten Oñatin. Goizean, ganadu, fruta eta barazki azokek jende ugari erakarri zuten arren, sagardo-dastatzeak izan zuen arrakasta handiena. Ondoren, herri bazkaria, eta gauean, Tapia eta Leturiak txosnetan eskainitako kontzertuak bildu zuen jende gehien.

Gaur, mozorrotuta eta musikarekin agurtuko dituzte San Migel jaiak txantxikuek: Eganek joko du plazan, eta Los Seductores-ek, txosnetan.


Hemen dituzue Herri Eguneko argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak