Gertaera abuztuaren 8an, eguaztena, jazo da goizeko zazpi eta erdiak aldera. Erorketa baten ondorioz, Urbiako landetako borda batean zegoen 88 urteko emakume batek, A.O.O inizialduna, aldaka apurtu zuen. Mugitu ezinik gelditu zenez haren alabak Larrialdien Koordinazio Zentrora (SOS-Deiak 112) deitu zuen laguntza eske.
Ordu eta erdian, Donostian
Helikopteroz atera dute zauritutako emakumea Urbiatik. Erreskatean Ertzaintzaren helikoptero bat eta erreskate unitateko agenteek hartu dute parte. Goizeko bederatziak eta hamar aldera iritsi da emakumea Donostia Ospitalera. Miramongo heliportura arte helikopteroz eraman dute. Handik, anbulantzia batek Donostia Ospitalera.