Helisureste enpresak ohar bidez jakinarazi duenez, Santandertik 10:45ean atera ziren Jose Javier Garcia Martinez eta Manuel Mateo Mederos pilotuak, eta 11:42ean izan zuten istripua. Alakantera, enpresaren egoitza nagusira zeramaten Kantabriako Gobernuak babes zibileko lanetarako alokatu zuen Bell 212 helikopteroa. Helikopteroa ongi zegoela gaineratu zuen enpresak.