Helduendako udalekuak antolatu dituzte uztailerako

Mireia Bikuña 2009ko eka. 17a, 14:00
uztailaren 15etik 31ra egingo dituzte udalekuak Oñatin eta inguruetan. Oraingoz zabalik dute izenemate epea. Helduendako udalekuetan parte hartu gura dutenek hilaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. Bi modutara eman dezakete izena: alde batetik, gutuna bidaliz LIZ, Olakua 18 7-A, 20.560 Oñati helbidera; edo beste alde batetik, ubili@euskalerria.org helbidean.

Izena ematerakoan izen-abizenak, helbidea eta jatorria idatzi beharko dituzte. Antolatzaileak uztailaren 1a inguruan jarriko dira hartu-emanetan izena eman dutenekin,

Baldintzak

Oñatiko Gaztetxeak antolatutako udalekuetan parte har dezakete 17 urtetik gorako gazteek.  Bete beharreko beste baldintza batzuk dira: barne araudia errespetatzea (esandako orduan jaiki eta oheratu); udalekuetara ezingo dute ez mugikorrik, ez autorik ezta dirurik eraman (bakarrik izenemateko 100 euroak onartuko dituzte), sukaldeko eta garbiketa lanak guztion artean egin beharko dituzte, eta ez dituzte animaliarik eta senitartekoen bisitarik onartuko egonaldiak irauten duen artean.
Antolatzaileek diote udalekuak euskaraz egingo dituztela. Dena den, erdal hiztunak direnek parte hartzeko aukera izango dute euskararekiko errespetua erakusten badute.
mendi irteerak eta beste
Hamabost egunetako udalekuetarako askotariko ekintzak antolatu dituzte: tailerrak, mendi ibilaldiak, dantzaldiak eta jolasak egingo dituzte, besteak beste. Gainera, gau batzuk kanpin dendan egingo dituzte eta beharrezkoa da lozakua eta zerria (esterilla) eroatea. Bestalde, errekatan bainatzeko aukera izango dute eta bainu jantzia eroatea aholkatzen dute.
Udalekuen gaineko informazio gehiago gura dutenek edo zalantzak argitu gura dutenek ubili@euskalerria.org helbidera idatz dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak