Haurrendako eskaintza zabala, Gabonetan

Mireia Bikuña 2007ko abe. 7a, 14:01
Musika emanaldiak, antzerkia eta haur parkea dira, kultura, gaztedia eta kirola departamentuek iragartzen dituen ekintzetako batzuek. Edozelan ere, helduendako hainbat hitzordu iragartzen dira, Benito Lertxundiren kontzertua, eta bertso saioa, besteak beste.

Hala, haurrendako ekitaldiak zapatuan bertan hasiko dira: Korri eta Salto pailazoek, Show berria prestatzen izeneko muntaia eskainiko dute. Halaber, euskarazko zine emanaldia egongo da gazteendendako; hala, abenduaren 23an eta 26an,  Doraemon eta dinosaurio txikia filma ikusteko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek. Gainera, nagusiendako, Aitor Arregi oñatiarrak zuzendu duen Lucio dokumentala, urtarrilaren 3rako eta 4rako iragartzen da.

Bizar zuri eta haur parkea

Azken urteotan egin den antzera, haur parkea jarriko da kiroldegiko kantxan, urtarrilaren 3an eta 4an. Halaber, abenduko azken egunetan, 26an eta 27an,  igerilekuan, ur jokoak egongo dira.
Ganbara Txiki abesbatzak Jolasean izeneko ipuin musikatua eskainiko du. Bereziki haurrendako, emanaldi bikoitza iragartzen da, 27rako eta 28rako.
Edozelan ere, txikienek duten lehen hitzordua, Bizar Zurirekin izango da. Olentzeroren postaria domekan, abenduaren 16an etorriko da gaztelekura, Oñatiko haurren gutunak jasotzera.

Lertxundiren kontzertua

Bada, Gabonetako musika emanaldi nagusia Benito Lertxundiren eskutik etorriko da. Oriotarrak, hilaren 22an emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude kultur etxean.
Halaber, Gabonetako kontzertua abenduaren 16an izango da parrokian, eta bertso saioa, urtarrilaren 5ean. Bertso eskolako kideek jarritako gaiei erantzunez, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Iñigo Mancisidor ibiliko dira kantuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak