25 urte inguru ditu Oñatiko haurren danborradak eta herriko haur gehienek hartu dute inoiz parte. Hala ere, urte askotako tradizioa kolokan omen dago, antolatzaileek erreleborik ez dute ikusten-eta. Izan ere, urtean zehar danborrada antolatzen ibiltzen den taldean, arrazoi bat edo beste medio, gero eta jende gutxiago geratzen da eta horrek ipini du ariskuan danborrada.
Hori horrela, eskolei zein gurasoei laguntza eskaria egin diete antolakuntzan laguntzeko eta esaten dutenez, erantzunen bat jaso dute. Hala ere, antolatzaileek ez daukate argi ohiturari eusteko nahikoa izango ote den edo ez.