Haur kantari onenak Arantzazun, azaroaren 14an

Mireia Bikuña 2009ko urr. 28a, 16:57
Monserrat, Escorial eta Easo eskolanietako 150 mutikok emanaldia egingo dute Basilikan azaroaren 14an, 12:00etan. 1.000 sarrera jarri dituzte salgai 15 eurotan, eta dagoeneko eros daitezke Oñatiko kultura etxean, Arantzazuko opari-dendan eta www.kutxa.net webgunean.

 

"Ikuskizun mundiala eskainiko dute. Oso zaila da Espainiar estatuan dauden hiru eskolania garrantzitsuenetako haurrak elkartzea. Arantzazuko kontzertua aukera paregabea da". Horrela laburtu zuen Easo Abesbatzako presidente Santos Sarasolak Monserrat, Escorial eta Easo eskolanietako haur kantariek Arantzazuko Basilikan egingo duten emanaldia.
Kulturen arteko topaketa izeneko ikuskizunaren aurkezpena egin zuten atzo Oñatiko Udalean. Ekitaldian egon ziren Oñatiko alkate Lourdes Idoiaga; Easo Abesbatzaren presidente Santos Sarasola; Pello Zabala frantziskotarra; Oñatiko kultura zinegotzi Amaia Intza; eta Kutxako ordezkari Iñaki Altuna.

Hiru hizkuntzatan

Oñatiko alkateak Arantzazuko kontzertua "urrezko hitzordua" dela esan zuen: "Musika zaleondako aukera paregabea da. Haur kantariek ikuskizun bikaina eskainiko digute maila izugarria dute-eta. Hiru hizkuntzatan abestuko dute, bakarka eta elkarrekin. Oñatiko eta bailarako pertsona guztiak gonbidatu gura ditut .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak