Haur etorkinen integraziorako programa abian da

Maider Arregi 2007ko urr. 25a, 13:26
Udaleko Euskara eta Hezkuntza departamentuak antolatu du bosgarrenez integrazio programa. Guztira 33 bat ume etorkinek hartu dute parte programan.

Programak haur etorkinek euskara barneratu eta hauen integrazioa lortzea du helburu. Horretarako jolasak, eskola lanak edota abestiak lantzen dituzte euskaraz. Ume bakoitzaren adin eta erraztasunaren arabera egiten dituzte jarduera ezberdinak. Txikienek esaterako, errazago ikasten eta barneratzen dutela euskara adierazi digu Lierni Axpe irakasleak. Izan ere, prozesua naturalagoa baita. Gaztetxo bakoitzak integrazioarako gaitasun ezberdinak ditu. Hala ere, emaitzak oso positiboak eta eraginkorrak direla azaldu digu Lierni Axpe hezitzaile oñatiarrak.
Haur etorkinen artean, jatorri hegoamerikarra dutenak dira nagusi. Baita Maroko, Portugal eta Pakistango haurrak ere.
Guztira, 33 bat ume etorkinek hartzen dute parte programan.

Taldeak Adinaren arabera

Adinaren arabera daude taldeak antolatuta. Gaztetxoenak, 4tik 7ra eta 8tik 11ra urte bitartekoak, astelehenetik ostegunera elkartzen dira Olakuako dorretxean. Lierni Axpe irakaslearen ardurapean ordu eta erdiko eskolak izaten dituzte. 12 eta 16 urte bitartekoek, berriz, Nagore Ojangurenen ardurapean Gaztelekuan elkartzen dira. Gazte hauetako batzuk aurten iritsi dira Oñatira eta euskaraz daukaten gabeziari aurre egiteko egunero Euskaltegira joaten dira ordu beteko eskolak jasotzera. Gainera, ostegunetan, Oñatiko lagunak gonbidatzeko aukera ere badute  harreman sare berriak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak