Haur eta helduen danborradarako entseguak hasiko dituzte iraileko lehenengo astean

Arritxu Barruso 2009ko abuztuaren 25a

Oñatiarrak San Migel jaietara begira ipinita daude dagoeneko. Zalantza barik umeen eta helduen danborrada izaten dira San Migel jaietako hitzordu garrantzitsuenak. Bada, iraileko lehenengo astean hasiko dituzte umeen eta helduen danborradarako entseguak.

Hau danborradan parte hartuko duten neska-mutikoek ekainean egin zituzten lehenengo entseguak, eta irailaren 1ean bilduko dira berriro ere Errekaldeko lokalean. Dena den, ume bakoitzak danborradan izango duen paperaren arabera entsegu egun ezberdinak izango dituzte.

Danbor-joleak iraileko lehenengo hiru asteetako martitzen eta eguenetan entseatuko dute eta arropa banaketa ere egun horietan egingo dute. Banderadunak irailaren 15ean eta 17an elkartuko dira eta inude, gastadore eta sukaldariak irailaren 3an. Entseguak Errekaldeko lokalean izango dira 19:00etatik aurrera.

Entseguetan gogor lan egin ostean, Oñatiko gaztetxoenak irailaren 19an egingo dute danborrada.

Helduen danborradakoak ere irailean bilduko dira entseguak egiteko. Lehen entsegua dantzalariek egingo dute irailaren 2an. Hain justu ere, egun berean egingo dute dantzariak eta danbor joleak aukeratzeko zozketa. Errekaldeko lokalean izango da hori, iluntzeko zazpietan.

Izena emateko epea uztailaren amaieran bukatu zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak