Haur dantzarien egunak 40. aldia beteko du etzi

Mireia Bikuña 2010eko irailaren 17a

Oñatz Dantza taldeak antolatuta 12 taldek parte hartuko dute festan. Hain zuzen ere, Urratz (Soraluze), Salleko (Sestao), Ibai Ega (Lizarra), Oinarin (Antzuola), Elai-Alai (Gernika), Lore gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Mollarri (Zarautz), Leizaran (Aretxabaleta), Aratz (Gorliz), Korosti (Legazpi) eta Oñatz (Oñati) taldeak ibiliko dira kalerik kale.

Guztira, 450 bat neska-mutiko bilduko dira 10:15ean Otadui Zuhaiztian. 12:00etan Ainhoa Arrizabalaga alkate txikiaren agurra jasoko dute guztie. Hortik aurrera, egun osoko festa egingo dute. 17:00etan dantzari guztiek alardea egingo dute plazan. Mutilek banako, jorrai-dantza, eta xakarranko dantzatuko dituzte. Neskek, aldiz, zinta eta arku-dantzak, eta kaskarotz. Bukatzeko, guztiok elkarrekin dantzatuko dituzte euzko-dantza, zapatagin, makil joko, Sant Petit, txulalai, fandangoa eta arin arina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak