Zuzenbidearen Soziologian beharrezkoa da zuzenbidea aztertzen duten zientzialari sozialen artean etengabeko trukea izatea. Hala, Oñatiko lege soziologia institutura mundu guztitik etorriko dira zientzialariak gaurkotasunezko gaiak aztertzera. Modu horretan, herri horietako errealitatea ezagutzeko aukera egongo da. Gainera, hilabete horietan aurkeztuko diren dokumentuak Institutuaren liburu sailen argitaratzeko aukera dagoela esan du Carlos Lista Lege Soziologia institutuko zuzendariak.
Udako ikastaroa
Ikasturte zientifikoa zuzenbidean eta soziologian adituak direnei zuzenduta dago. Baina ikasturte zientifikoaz gain, uztailean udako ikastaroak egingo dituzte; hain zuzen, ekainaren 30etik uztailaren 3ra. Ikastaro hauetan gura duenak hartu dezake parte baina izena ematea beharrezkoa da. Aurtengo udako ikastaroan migrazio prozesuak landuko dituzte.