Hasi dituzte jaietako bi danborradetako entseguak

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko irailaren 5a

Hilaren 20an eta 27an entsegu orokorrak egingo dituzte udal musika bandarekin.

Hasi dituzte San Migel jaietako danborradetako entseguak. Haurren danborradakoak martitzen eta eguenetan egingo dituzte 19:00etatik 20:00etara; dantzariak astelehen eta eguaztenetan joango dira Errekaldeko lokalera 20:00etatik 21:00etara. Nagusien danborradakoak datorren astean hasiko dituzte. Umeen arropa banatzen ere hasi dira eta komeni da ume denak joatea entseguetara. Hilaren 20an eta 27an udal bandarekin entseatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak