Hamabostaldi kulturala prestatu du Errekalde Herri Eskolak

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 29a, 17:29
Sta. Ageda bezperan koplak abestuz ibiliko dira kalez kale eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Horrez gain, zinea, magia ikuskizuna, hitzaldia eta irteera antolatu dituzte.

Hamabostaldi kulturala antolatu du Errekalde Herri Eskolak otsailaren 2tik otsailaren 18a bitarterako. Hauxe da egitaraua:

  • Sta. Ageda bezpera: Otsailaren 2an, 18:00etan, koplaka ibiliko dira kalez kale eskolako irakasleak, ikaslek eta gurasoak
  • Harri magikoaren bila filma: Otsailaren 7an, 17:30ean, St. Anan. Doan
  • Eriz magoa: Otsailaren 10ean, Zuazola institutuko aretoan, 17:00etan. Sarrerak bi euro balio du
  • Uraren ibilbidea. Oñatiko erreken egoera eta fauna. Hitzaldia eta diaporama: Otsailaren 14an,18:00etan, kultura etxean. Oñatiko natur eskolako kideak emango dituze azalpenak. Doan
  • Ibilaldia. Ubaora joan, errekaren sorrera ikusi eta bidean dauden errotak ikusi: Otsailaren 18an, 09:30ean, Etxaluzetik.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak