Hamabi industria pabilioi eraikiko dituzte Urbietan

Mireia Bikuña 2008ko ots. 25a, 10:59
Oñatiko Italde eraikuntza enpresak egingo ditu Goribar auzoan dagoen Urbieta guneko industria pabilioiak. Dagoeneko, Amaral SL enpresak hasi ditu hango urbanizazio lanak.

Hain zuzen, industria pabilioien atzealdeko zerbitzu bidea eta eustormak eraikitzen hasi dira. Lanok egitearren 1,4 miloi euro jasoko ditu Aretxabaletako enpresak.

Bestalde, Italde enpresa martxoan hasiko da pabilioiak jasotzen, eta printzipioz, urtea bukatu aurretik amaituta egongo dira.

Hamabi industria-nabe

Urbieta gunean tamaina ezberdineko hamabi industria-pabilioi eraikiko dituzte: txikienek 385 metro koadroko azalera izango dute, eta handienek 850 metro koadrokoa. Gainera, bost metrotik gorako altuera izango dute eta 3,2 tonako garabi-zubia jartzeko prestatuta egongo dira. Pabilioien neurriak ikusita, enpresa txikiendako, tailerrendako eta zerbitzu arloko aktibitateak eskaintzen dituztenendako aproposak izango dira.

Prezio ezberdinak

Urbieta guneko industri pabilioi berriak bi solairu izango ditu. Goiko pisuko metro koadro 785 eurotan salduko da eta bigarren pisukoa, 842 eurotan. Hala, 350 eta 500 metro inguruko pabilioien prezioa 340.000 eta 450.000 euro artean egongo da; eta handienena 600.000 euro inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak