Beasainen egoitza duen Herriak Elkarlanean GKE-k Haitirako materiala batzeko kanpaina egingo dihardu Gipuzkoan. Materiala batzeko hiru puntu zehaztu dituzte, eta horietako bat Oñatiko Hermansoloña GKE-ren lokala izango da. Horren harira, Debagoieneko eta Debabarreneko materiala Oñatin batuko dute. Bi astez, egunero egongo dira Bidebarrieta kaleko lokalean 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.