Hainbat kirol
Kirol zerbitzua esleitzen zaion enpresak hainbat kirol eman beharko ditu. Hain justu ere, elbarriendako gimnasia, gimnasia terapeutikoa, aerobika, mantentze gimnasia, fit-bike, pilatesa, pilates terapeutikoa, hirugarren adinekoendako gimnasia, body balance, body combat, body pump, batuka, fitness eta erditze ondorengo gimnasia.
Irakasleek bete beharreko baldintzak ere zehazten dira deialdian. Horren harira, irakasleek derrigorrez monitore titulua izan beharko dute. Gainera, gimnasia terapeutikoa emango duen pertsonak Fisioterapeuta edo Heziketa Fisikoan lizentziaduna izan beharko du. Bestalde, proposamena egiterakoan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: monitore edo sorosle tituluak, EGA agiria, Nortasun Agiriaren fotokopia, autonomoetan alta emanda dagoela erakusten duen agiria, proposamen ekonomikoa, jarduera programaren ikerketa eta esperientzia erakusten duten agiriak. Era berean, baldintzetan zehazten da eskatzaileak egiten duen proposamena urte batez mantendu beharko duela derrigorrez.
Proposamen ekonomikoa
Proposamen ekonomikoa egin ahal izateko, gehienezko kopuruak zehazten dira baldintzetan: adibidez, hirugarren adinekoendako eta elbarriendako gimnasiaren kasuan, 20,11 euro orainduko dituzte orduko, gehienez. Proposamen ekonomiko hoberena egiten duenari lau urterako kontratua egin dio Udalak, eta, bi aldeak ados egonez gero, beste bi urte luza daiteke.