Besteak beste, ofimatika eta mekanografia ikastaroa; diseinu teknikoa; irudien tratamendua; informatika teknikoa eta software librea. Ikastaro guztiak hiru txandatan emango dituzte: urtarriletik apirilera, maiatzetik uztailera eta urritik abendura. Ikastaro bakoitzeko egutegiak ikasleekin adostuko dituzte. Informazioa jaso eta izenemateak Enplegu Departamentuan (943 03 77 00 telefonoan) edo Ikas Hiru akademian (943 78 31 03 telefonoan) egin daitezke.