Guztira 19 ikasle eta 2 irakasle etorri dira Holandatik

Maider Arregi 2007ko urr. 30a, 11:33
Elkar Heziko elkartruke programa abian da. Urriaren 28an etorri ziren Herbereetako 19 ikasle eta 2 irakasle. Azaroaren 3ra bitartean egongo dira gurean.

Elkartruke proiektuaren oinarria, Europako herrialde txikietako hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntza da. Elkartrukea Holandarekin egitearen arrazoia  da proiektuaren helburuekin lotuta dagoen lurraldea dela. Hau da, bai Holandan eta baita Euskal Herrian ere, hizkuntza gutxituak daudela eta indarrean dagoen beste hizkuntza bat dutela (Gaztelera eta Ingelesa). Gainera, hemengo ikasleei Ingelesa ikastea kostatzen zaien moduan, Holandako ikasleei Gaztelerarekin berdina gertatzen zaie. Proiektu hau, hain zuzen ere, horixe aztertzen saiatuko da. Aipatu behar da ere, proiektuak bi herrialdeen arteko desberdintasun eta berdintasun kultural nahiz soziologikoak aztertuko dituztela. Hala, ekintza ugari egingo dituzte gaztetxo guztiek.

Elkartruke programa

Holandako Mill-Hill College ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek, euskarazko eskolak jasoko dituzte egunero bizitzen ari diren familia eta inguruaren bitartez. Gaztelerazko eskolak ere hartuko dituzte, baita soinketa, musika edota historiakoak ere. 15-16 urte bitarteko gazteak Arantzazu eta Aizkorriko parke naturala bisitatuko dute. Donostiara ere joango dira egun pasa, besteak beste.
Proiektua eta ikerketa aurrera ateratzeko egunero bi orduz elkartuko dira Elkar Heziko ikasleak eta Holandako ikasleak. Gainera, ikasle eta familia guztiek afaria egingo dute Oñatiko Larraingain elkartean hemengo gastronomia dastatu eta ohiturak ezagutzeko.
Martxoaren 9tik 14ra bitartean Holandako Goirle herrira joango dira Elkar Heziko gaztetxoak esperientziak elkartrukatzeko. Gainera, ekainetik aurrera kontaktuan egongo dira http://nles.freehostia.com webgunearen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak