Gripearen kontrako txertoak Zubillagan eta Olabarrietan jarriko dituzte

Mireia Bikuña 2008ko urriaren 10a

Hilaren 16an, eguenean Olabarrietako auzo elkartean jarriko dituzte txertoak 13:00etan hasita. Bestalde, hilaren 17an, egubakoitzean Zubillagara joango dira erizainak eta elkartean jarriko dituzte txertoak 13:00etatik aurrera. Txertoa jaso gura duten auzotarrek osasun-txartela eroan behar dute.

Gripea heltzear da, jarri txertoa leloarekin, urriaren 1ean hasi zuen Osakidetzak txertaketa kanpaina. Azaroaren 15ean bukatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak