GR-11ko lehen bi etapak egiteko irteera antolatu du Aloña Mendik

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 19a

Aloña Mendi elkarteko mendi taldeak bi eguneko irteera egingo du maiatzaren 1ean eta 2an. Izenemate epea martitzenean zabalduko dute. Interesatuek Aloña tabernan eman dezakete izena hilaren 27ra arte. Autobusa parrokia aurrekaldetik irtengo da, 07:00etan. Oraingoz 20 lagunendako tokia hartu dute lo egiteko Oronozen. Lagun gehiagok izena emango balute, lo egiteko tokia baieztatu beharko lukete.

Maiatzaren 1ean, Hondarribi eta Bera arteko ibilbidea egingo dute; eta maiatzaren 2an, Bera eta Elizondo artekoa. Biak ala biak, 30 kilometroko ibilaldiak dira, baina antolatzaileek diote ez direla gogorrak.

Bi irteera

Lehen etapa Higerreko itsasargitik hasiko dute. Irunera arteko zortzi kilometroak lauak dira. Autobide azpitik igarota, Erlaitz lepora igo eta San Anton urtegira jaitsiko dira. Urtegian bazkalduko dute. Lehen ibilbidea Beran bukatuko dute, eta bertan pasako dute gaua. Bigarren etapa Beran hasi eta Elizondon bukatuko dute.
GR-11ko hirugarren eta laugarren etapak ekainean egingo dituzte Aloñakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak