Gosari osasungarriak Elkar Hezi ikastetxean

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 25a

Bihotz Bizi elkarteak antolatuta gosari osasungarriak dastatu zituzten Elkar Hezi ikastetxeko bosgarren mailako 35 neska-mutikok. Gosaltzeko esnea, kakaoa, ogia, hestebetea, oliba-olioa eta fruta jan zituzten hamar minututan.

Gosari bihotz osasungarriak kanpainaren helburu nagusia gosari on batek duen garrantzia azaltzea da. "Eskolan ikasiko dute hamar minututan gosari orekatua jan dezaketela", dio Elkar Heziko zuzendari Sor Mari Carmen Galdosek. Aurrerago beste gosari osasungarri gehiago egingo dituztela gaineratu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak