"Begirada zuzenekoak"
Hiru garaietako pertsonaiak bildu ditu: haurrak, helduak eta adinduak. Gehienak pertsonaia anonimoak dira, baita badira ezagunak ere. "Legazpiko bizilagunak, lagunak eta etxekoak dira nagusi. Besteak beste, alabaren erretratua dago lau hilabete zituenean. Baina, guztiondako ezagunak direnak ere badaude; adibidez, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga", esan digu egileak.
Erretratuak izeneko erakusketan dauden argazkiak formatu analogikoan eta XIX.mendeko teknikaz egindakoak dira. "20x25 zentimetroko negatiboak erabili ditut erretratuok egiteko. Argazki batzuk handitzeko batzuetan, 70x90 zentimetroko negatiboak erabili ditut", esan digu.
Halako erretratuak egiteko prozesua nahiko luzea dela esan digu Salmeronek: "Ez dauka zerikusirik argazki digitalarekin. Analogikoan argazkia egiteko, errebelatzeko eta handitzeko denbora behar duzu. Erakusketako erretratuak estudioan egindako argazkiak dira, zuri-beltzekok, eta guztiak begirada zuzenekoak. Erradiografiak bezalakoak direla diot nik".