'Gordo'-aren zati bat, Oñatira

Usoa Agirre 2008ko abenduaren 22a

Espainiako Gabonetako Loteriaren zozketako sari nagusia 32.365 zenbakiari egokitu zaio aurtengoan. Oñatiko plazako administrazioan saldu da zati bat, Irizar estankoan.

Jimi Irizar saltzaileak Arrasate Irratian esan duenez, zenbaki horren serie bat saldu dute estankoan, 10 dezimo. Beraz, denera, 3.000.000 euro egokitu dira Oñatin.

Zeini egokitu zaion ez dakiela esan du Jimi-k, baina berari, behintzat, ez zaiola egokitu.

Euskal Herrian, beste sari batzuk

Eguerdiko hamabietarako minutu batzuk falta zirela atera da Gordoa eta ordubete lehenago atera da Euskal Herrian diru kopuru handi samarra utzi duen beste saria, Bilboko Deustua auzoan osorik saldu den 79.294 zenbakia, laugarren saridunetako bat.

Laugarren horretaz gain, bi bosgarrenen zati batzuk ere Bilbon saldu dira. Hala, 11. administrazioan 36.199 zenbakiaren serie bat saldu da eta 50.000 euro utzi ditu. Halaber, bosgarren saria jaso duen 29.127 zenbakiaren zati bat ere Bilbon saldu da, Urkixo Zumarkaleko saltokian.

Donostiara ere joan da sarien zatitxo bat: bosgarren saria egokitu zaion 30.227 zenbakiaren zati bat 13. administrazioan saldu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak