Gomiztegiko bi gazta, munduko onenen artean

Txomin Madina Milikua 2008ko urr. 10a, 10:30
Dublinen egin den World Cheese Awards sariketan, bi domina lortu zituzten Arantzazuko Gomiztegi Kooperatiban egindako gaztek.

Bi gazta bidali zituzten Gomiztegitik, eta esan bezala, biak izan dira sarituak: bata, urrezkoa dominarekin, jatorrizko izendapena duen ketu gabeko gazten mailan, eta bestea, brontzezkoarekin, jatorrizko izendapena duen ketutako gazten atalean.

Egindako lorpena, ez da nolanahikoa gainera, kontutan hartu behar baita  Dublinen 140 herrialdetako gazta ekoizleek egindako 2400 gazta aurkeztu zirela. Iaz aurkeztu zen Gomiztegi lehenengo aldiz txapelketa honetara, eta orduan, zilarrezko domina bat lortu zuen.

Gomiztegiko gaztak Idiazabal jatorrizko izendapena du, eta arrakastatsua izan da aurtengo txapelketa Idiazabal jatorrizko izendapenarentzat, izan ere, denera 28 domina eskuratu ditu: 7 urrezko, 9 zilarrezko eta brontzezko 12.

Maider Undari errekonozimendua

Eta Idiazabal gaztaz ari garela, Idiazabal Artzain Gaztaren Lagunen Elkartea Madrilen bildu berri da Maider Unda kirolari olinpiko aramaioarraren lana omentzeko. Izan ere, Unda, punta puntako borrokalaria izateaz gain, artzaina eta gazta ekoizlea ere bada bere gurasoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak