Gomiztegiko Artzain eskolak ikastaro amaiera ekitaldia egin du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko api. 18a, 12:50
Arantzazuko Gandiaga topagunean egin dute amaiera ekitaldia. Bertan elkartu dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura saileko enpresa publikoa den Itsasmendikoi elkarteko arduradunak, Gomiztegi eskolako arduranak eta aurtengo ikastaroan parte hartu duten 13 gazteak.

Urriaren 15ean hasi zen ikastaroa, eta sei hilabeteko iraupena izan du. Zortzi astetan teoria eta laborategia eta nekazaritza eskolak bisitatu dituzte. Gainera, 50 ardiko artaldea zaintzeko ardura izan dute ikasleek. Gainontzeko hamalau astetan artzain profesionalen ustiategietan praktikak egin dituzte.

Munduko osoko ikasleak

Kurtsoa amaitu duten 13 ikasleetatik, gehienak Euskal Herrikoak dira – hiru bizkaitar, hiru nafar, bi arabar eta gipuzkoar bat-. Taldea osatu duten beste lau ikasleak dira: txiletar bi, amerikar bat eta madrildar bat.

Omenaldia

Amaiera ekitaldia aprobetxatu zuten bi omenaldi egiteko. Batetik, Araiako Lekuona familia omendu zuten. Artzaintzaren alde egindako lana eskertu zieten Gomiztegiko arduradunek. Lekuna familiaren partetik, Jesus semeak jaso zuen oroigarria, makila eta lore sorta Nikolas Segurola Arantzazuko artzainaren eskutik.
Bestalde, aurten ardi latxaren alde egindako lanagatik, Ardi Latxa Kultur elkartea omendu zuten.

Ekitaldi amaieran, familia argazkia atera zuten amaiera ekitaldian parte hartu zuten guztiek; baina, protagonistak, 13 artzainak izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak