Itsasmendikoi artzai eskolako eta Gomiztegi elkarteko instalazio berriak inauguratu dituzte gaur, Gomiztegin. Artegia, ardien azpisektorean jarduteko zentro berritzailea da hain justu inauguratu dutena. Bide batez aprobetxatu dute, hamabigarren itsasmendikoi artzain eskolaren esnetarako ardien ikastaro trinkoko ikasturteari hasiera emateko.
Artegi berriaren eta ikasturte berriaren inaugurazio ekitaldian izan dira besteak beste, Oñatiko alkate Lourdes Idoiaga eta Lehendakari Juan Jose Ibarretxe. Guztiek ere, bai politikari eta bai artzainek ere, bat egin dute Gomiztegiko instalazio berriek lehen sektorea geroz eta berritzaileagoa dela erakusten dutela esaterakoan. Gomiztegiko artzain eskola duela 13 urte sortu zuten eta urte horiek guztiak daramatza mundu osoan artzaintzako erreferente izaten. Instalazio berriekin, gazta egiteko sistema berria ipiniko dute martxan.