Bi taldeek emakumezkoen ohorezko ligan jokatzen dute: ABF ligan. Hain zuzen, ligan duten atsedenaldia aprobetxatuko dute Oñatira etorri eta lagunartekoa jokatzeko.
Bera Bera donostiarrak
Donostiako Bera Berak Castroren aurka jokatuko du ligako hurrengo partidua, urriaren 2an. Hala, Reyes Carrere eta Tati Garmendiaren neskek euren onena emango dute Oñatin ligara gorputzaldi onenean iristeko. Orain arte bi partidu jokatu dituzte; bat irabazi egin dute eta bestea galdu.
Bestalde, Marina Parkek Monovar Urbacasasen aurka jokatuko du ligako partiduan.
Gazte mailako partidua
Ohorezko ligako partiduaren aurretik gazte mailako neskek jokatuko dute partidua. Bera Berak eta Aloña Mendik neurtuko dituzte indarrak aurrez aurre. 17:00etan hasiko da gazte mailakoen partidua.