Goizaldeko 00:40an ertzainak Oñatiko Kale Zaharrera joan ziren pertsona batek taberna batean borroka zegoela abisatu eta gero. Behin tabernara iritsita, anbulantzia bat zegoen taberna kanpoan eta sorbaldan ebakiak zituen pertsona bat artatzen ari ziren. Ondoren, Debagoieneko Ospitalera eraman zuten zauritua.
Gertatutakoaren inguruko informazioa jaso ondoren, biktimaren ebakiak laban txiki batekin eginak zirela konturatu ziren ertzainak. Hala, erasotzailearen bila hasi ziren.
CC.M.F. ustezko erasotzailea goizaldeko 3:00etan topatu dute Arrasateko osasun zentroan, borrokan zauritu zen bere senitarteko bati laguntzera joanda. Identifikatu ondoren atxilotu egin dute, arma zuriarekin lesioak egiteaz akusatuta. Datozen orduotan pasako da epailearen aurretik.