Giokelak babestuko du Antxintxiketan kirol taldea

Maider Arregi 2007ko aza. 8a, 12:17
Antxintxiketan kirol taldeak denboraldi eta irudi berria aurkeztu zuen atzo, azaroaren 7an. Prentsaurrekoa Odriozola harategiaren aurrean eman zuten. Besteak beste, Antxintxikan taldeko kideak eta Giokelako Balentin Gabilondo eta Juan Leturia izan ziren bertan.

Aurrerantzean Giokela izango du babeslea Antxintxiketan kirol taldeak. Dagoeneko bost urte daramatza kirol taldeak atletismo munduan lanean. Orain, kide berriak egiteaz gain ekintza gehiago egiteko asmoa daukate. Besteak beste, gaztetxoendako herri lasterketa bat egin nahi dute. Hurrengo urteetarako ordea, beste maila eta kategorietako lasterketa egiteko asmoa  ere badute. Gainera, federatutako Gipuzkoako kross txapelketa egiteko asmoa daukate. Hala, antolatzaileek ekintza hau aurrera eramateko Udalaren edota baserritarren laguntza, besteak beste, beharko dutela azpimarratu zuten prentsaurrekoan.
Gorpuzti bezperan antolatzen duten nazioarteko lasterketarekin jarraituko dutela adierazi zuten taldeko kideek.

Harrobia indartu

Ume honetan bost kidek osatzen  dute Antxintxiketan taldea: Migel Anjel Igartuak, Ritxar Fernandezek, Asier Osinagak, Jexux Odriozolak eta Gaizka Romerok.  Hala, taldeak harrobia indartu nahi du eta kide berriak egiteko gogo eta asmoa azaldu zuten. Beraz, taldean esku hartu nahi duen edonork ateak zabalik izango dituela iragarri zuten.

Jantzi berriak

Federatutako lasterketetan parte hartuko  du taldeak. Hala, jantzi berriak dituzte eta bertan Antxintxiketan kirol elkartea-Giokela izena eramango dute. Entrenatzeko bigarren jantzi bat ere izango dute taldekideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak