GI-2630 errepideko eta bidegorriaren lehen zatiko lanak batera egiten dihardute

Mireia Bikuña 2009ko urr. 26a, 10:41
GI-2630 errepideko eraberritze lanak eta bidegorri sarearen lehen tramuko lanak batera egiten dihardute. San Lorentzo, Olakua, Ugarkalde eta Olabarrieta inguruetan sortuko zen zirkulazio pilaketa ikusirik, Udalak lanok batera egitea erabaki zuen. Belatxara gasolindegitik Olabarrietaraino doan errepideko lanak Coprisa enpresaren esku daude, eta bidegorriko lanak Ugarte enpresaren esku.

3,5 kilometro berrituta

GI-2630 errepidea berritzeko lanen proiektuaren arabera 13 eta 17 kilometro puntuen artean lau zatitan egingo dituzte lanak, guztira, 3,5 kilometro hartuta.
Lan horietan, bide zoruaren egitura birgaitu eta betun nahasketa beroko bi geruza zabalduko dituzte. Gainera drainatze sarea hobetzeko hormigoizko areka egingo dute tarte batzuetan. Oraingoz  Belatxaran inguruan eta Olarbarrietan dabiltza lanean.
Bestalde, errepidea konpontzeaz gain, abiadura moteltzeko neurriak hartuko dituztela esan digu Lourdes Idoiaga alkateak: "Abiadura handiarekin ibiltzen dira autoak Olakua auzoan semaforoak egon arren. Hortaz, eraberritze lanak aprobetxatuz bi bideak estutu egingo ditugu autoak motelago ibil daitezen".

Bidegorria, eskuinetik

Bidaurretako biribilgunetik ahateen urmaelaren parean dagoen autobus geltokiraino bidegorriko lanak egiten dihardute; hain zuzen ere, Legazpirako noranzkoan. Ugarte Eraikuntzak enpresa hasi da lanok egiten. Zati hori Urrutxuko kirol gunetik Ugarkaldera joango den ardatz nagusiko tramuetako bat izango da. Bigarren ardatz nagusia Kurtzekuan hasi eta Berezaon bukatuko da.
Ander Irazustak egindako proiektuaren arabera bidegorri sareak bi ardatz nagusi eta sei bide-adar izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak