Arantzazuko Gesaltzako koban 20 lagun geratu dira barrutik irten ezinda.
Natur eskolako bi begirale eta Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxeko ikasle talde bat sartu dira goizean kobazulora. Ustez errekak gora egin du eta irten ezinda geratu dira.
Ertzainek eguerdian jaso dute abisua eta erreskate taldekoak, suhiltzaileak eta ertzainak bertan dira. Ertzaintzatik jakinarazi digutenez kobazulo barrukoak onik daude eta bertatik ateratzeko lanean dihardute oraindik.